4.0 Industriaren Gaitasunen Mapa

4GUNEren kide diren unibertsitate zentroen prestakuntzako, ikerkuntzako, transferentziako eta ekipamenduko gaitasunen mapak, hasiera batean, Euskal Unibertsitate Sistemak 4.0 Industriari dagokionez duen errealitate xehatua islatu nahi du. Lehen urrats bat da hau unibertsitatean sortzen den balioa herrialdeko ekoizpen eremuari are gehiago transferitzea lortzeko, oinarri hartuta unibertsitateen, enpresen eta beste gizarte eragile batzuen arteko aliantza estrategikoak sortzea eta indartzea. Gaitasunen maparen funtzionamenduak aukera ematen du unibertsitateak 4.0 Industrian zer eskaintzen duen ikusarazteko.

Gaitasunen mapak 222 unibertsitate gaitasun ditu, eta horiek 4.0 Industriaren 50 kategorietan balioa emateko gaitasuna dute.

MAPA

Enpresa+Unibertsitatea

Enpresa + unibertsitatea programaren helburua da bien arteko lankidetza praktikoa bultzatzea eta, horretarako, ikasleak aktibatzera bideratutako enpresa erronkak egitea, ariketa praktikoaren bidez, bai eta unibertsitate irakasleak aktibatzekoak ere, transferentzia lanaren bidez. 4GUNEko unibertsitate zentroetako ikasleek sektore jakin bateko enpresek proposatutako erronkei aurre egiten diete, irakasleek eta enpresa arduradunek batera gainbegiratutako proiektuak gauzatuta. Proiektuak ikasleek banaka egin ditzakete, eta horietatik gradu amaierako lanak (GRAL) edo master amaierako lanak (MAL) ateratzen dira. Taldean ere egin daitezke, irakasgai baten barruan.

ENPRESA+UNIBERTSITATEA PROGRAMAENPRESA+UNIBERTSITATEA PROGRAMA

Adimen Teknologikoko Mugaz Haraindiko Laborategia

Adimen Teknologikoko Mugaz Haraindiko Laborategia prospektiba eta zaintza teknologikoko lanerako tresna bat da, eta sektorerako interes handieneko oraingo gaiei erantzuna ematea du helburu. Horretarako, 2019an 4GUNEn horretarako prestatutako ikertzaileak daude. Gai hauek jorratu dira 2020an: Jasangarritasunerako teknologiak eta ekonomia zirkularra industrian; hidrogenoa, garraiorako bektore energetiko gisa; adimen artifizialaren aplikazioak manufakturaren ingurunean; mugikortasun elektrikoaren eta konektatuaren inpaktua ekoizpen aurreratuan.

LIT PROGRAMABALIABIDEAK ETA DEIALDIAK