Unibertsitate eta enpresen arteko balioaren baterako sorkuntza ekimenaren giltzarria da

Estrategia

Helburu horiek egokiro betetzeko, 4GUNE klusterrak lekukoa hartu du, sistemikoki, honako alderdi hauetan laguntzeko:

  • Enpresa beharrak identifikatzeko eta graduko eta graduondoko prestakuntza eskaintzak garatzeko, bai eta bizitza osoko prestakuntzakoak ere, erantzun eraginkorrak emateko.
  • Unibertsitate, ikerketako eta garapeneko eragile, enpresa eta kluster sektorialen artean aliantza egonkorrak lantzeko, horien arteko informazio, elkarlan eta atzeraelikadurarako fluxua ziurtatzeko.
  • Euskadin unibertsitateen arteko koordinazioa suspertzeko.
  • Euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sistemaren garapena bultzatzeko.
  • Europan euskal unibertsitate prestakuntzaren nazioartekotzea sustatzeko, eta, bereziki, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean.

Helburu horiek honako lau jarduera nagusi hauetan gauzatzen dira:

Lau jarduera nagusi horiekin zeharka, 4GUNEk lehentasunezko operatiba bat zehaztu du eta Learning and Innovation Hubs izena eman dio. Honela banatzen da:

  • 4GUNEko unibertsitate zentroek prestakuntzarako, ikerketarako eta transferitzeko dituzten gaitasunen mapa sortzea.
  • Unibertsitatea eta enpresa lotzeko erronken bidezko programa zehaztea.
  • Elkarlaneko ekimenak diseinatu eta ezartzeko espazioak sortu eta aktibatzea, industria premiei erantzun hobea emateko.