Industria azoka garrantzitsueneko euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egin da teknologia guneen, startupen, unibertsitate sistemaren klusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzeari esker.

“The science, engineering, and technology higher education cluster of the four Basque universities: how to organise the Basque Country University System to improve learning, training, and research increasing added value around the Industruy 4.0 challenges”

Basque Industry 4.0 eduki berriekin eta estrategia irmo eta finkatu batez itzuli da Hannover-en apirilaren 23tik 27ra egindako Feria Hannover Messera, Europako industria azoka garrantzitsuenera. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Manu Salaverria Industry 4.0ko Gidaritza Taldeko Zuzendariak parte hartze horren detaileen berri eman dute: postu bat egongo da eta, bertan, EAEko teknologia guneek industriarako, Bind 4.0 azelerazio programarakoeta pertsonen prestakuntzarako garatutako teknologien adibide fisikoak erakutsiko dituzte. Iazko azokan, Basque Industry 4.0ren nazioarteko aurkezpena egin zen eta aurten, berriz, sendotu egin da, munduko eszenategi onenetako batean.

Leave a Reply