Joan den ekainaren 26an, lehendabiziko interclustering jardunaldi emankorra egin zen Bordelen, minbiziari buruzko euroeskualde proiektuan oinarrituz antolatuta.“Onkologiari buruzko Bordeleko bisita berezia – Akitania Berria” izenburu pean, onkologiako euroeskualdeen ekosistemako 30 ordezkaritik gora bildu ziren (agintari publikoak, enpresak, klusterrak eta ikertzaileak).

Topaketa hau minbizi geriatrikoari buruzko ONCONAEN euroeskualde proiektuko bazkideek antolatu zuten.Bergonié Institutuan egin zen, onkologiako nazioarteko erreferentziazko ikerketa eta klinika zentroa baita, eta 75 urteko ibilbidea du dagoeneko minbiziaren tratamenduan. Aurkezle lanetan, Emmanuel BUSSIERES irakaslea aritu zen, Osasun Politikako zuzendaria.

Jardunaldira 30 ordezkari bertaratu ziren Nafarroa, Akitania Berri eta Euskadiko enpresa, erakunde publiko eta ikerguneetatik joandakoak, eta txandaka aritu ziren Akitania Berriko osasun-eragileen aurkezpen instituzionalak eta gehienetan jada nazioartekotutako Nafarroa, Euskadi, Akitania Berriko enpresak aurkezpen laburrak ematen (pitch formatukoak).Eguna Bergonié Institutura bisita eginez eta zentroan sartutako puntako tratamendu protokoloei buruzko aurkezpenekin amaitu zen.

Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ordezkariek Akitania Berriko errealitatea ezagutzeko balio izan zuen: gizartean minbiziaren kontra daramaten lehia; izan ere, hori Akitania Berriko politika publikoen eta ikerketaren lehentasun estrategikoa da; bestetik, 10 enpresak beren negozioa ezagutzera emateko parada izan zuten, harreman emankorrak lotuz.

Jean Palussière erradiologo interbentzionistak minbiziaren kontrako borrokan aurreratzen izandako emaitza oso onak aipatu zituen, adibidez, ultrasoinuen bidez bularretako minbizia tratatzeko esperimentazio berria (munduan lehena), tumorearen hazkundea irudi medikoan oinarrituz modelizatzeko balio duena; era horretan, tratamendu protokoloak gero eta hobeto egokitu daitezke iragarpenen bitartez.

Jardunaldiaren anfitrioiek (GIPSO, TIC santé clusterra, Basque Health Clusterekin batera) bertaratutako hainbeste jendek gogotsu parte hartu izana eskertuz amaitu zuten jardunaldia eta, aldi berean, iragarri heldu den urriaren 16 eta 17an Donostian egingo direla bio-osasuneko 4. euroeskualdeko topaketak, baita 2019ko otsailean ONCONAEN interclustering jardunaldia ere Iruñean, bertan SODENA anfitrioi arituz.

Leave a Reply