Uztail honetan aurkeztu dute Espainiako unibertsitateek eraldaketa digitalaren aurrean duten egoeraren eta dituzten mehatxuei buruzko azterlana, bi erakunderen eskutik: REDFUE (Unibertsitatea eta Enpresa Fundazioen Espainiako Sarea) eta Espainiako unibertsitateei buruzko Gizarte Kontseiluen Konferentzia.

 

Honela mintzo da azken horretako presidentea, Antonio Abril Abadín:

COVID-19 gaitzak eragindako krisi globala erronka ikaragarria izaten ari da –oraindik ez dakigu osasun mehatxua noiz gaindituko dugun, eta ekonomia eta gizartea berreraikitzea lortuko dugun–, eta agerian utzi du premiazkoa zaigula eraldaketa digitalaren erronkari aurre egitea (…) Ezer ez da geratzen iraultza digitalaren ahalmen eraldatzailetik at. Hezkuntza, berrikuntza eta ekintzailetza. Horra hor tripode bat, gehiago atzeratu ezin dugun erronka bati ekiteko. Hasteko eta behin, unibertsitateek hartu beharreko protagonismo esanguratsuan jartzen du arreta, hain zuzen ere unibertsitateek dauzkatelako eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren hiru arlo horietan bete-betean eragiteko ahalmenak”.

REDFUEren presidente Antonio Aracil Garcíaren esanetan, azterlanaren bidez, hobeto ulertu nahi izan dute zer egiten ari diren unibertsitateak arlo horretan, eta ikusi nahi izan dute zer neurri ari diren hartzen, gazteak batere garbi ez dagoen etorkizunean molda daitezen prestatzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko. Bi erakundeek Espainiako 34 unibertsitate aztertu dituzte elkarrekin, eta zenbait lan mahaitan 225 aditurekin baino gehiagorekin bildu dira, iritziak jasotzeko unibertsitateek laugarren iraultza industriala delako honen aurrean dituzten mehatxu eta erronkei buruz, eta dagozkien erakundeak horri aurre egiteko ematen ari diren pausoei buruz.

Nabarmentzekoa da txosten horiek egiteko antolatutako lan mahaietako bi Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Vitoria-Gasteizen egin zirela, 2020ko uztailean.

Kontsulta ezazu hemen txosten osoa.

Informazio zabalagoa, REDFUEren webgunean.

Leave a Reply