Etorkizuneko unibertsitatea irudikatzen eta hartarako prestatzen

By | Noticias | No Comments

Uztail honetan aurkeztu dute Espainiako unibertsitateek eraldaketa digitalaren aurrean duten egoeraren eta dituzten mehatxuei buruzko azterlana, bi erakunderen eskutik: REDFUE (Unibertsitatea eta Enpresa Fundazioen Espainiako Sarea) eta Espainiako unibertsitateei buruzko Gizarte Kontseiluen Konferentzia.

 

Honela mintzo da azken horretako presidentea, Antonio Abril Abadín:

COVID-19 gaitzak eragindako krisi globala erronka ikaragarria izaten ari da –oraindik ez dakigu osasun mehatxua noiz gaindituko dugun, eta ekonomia eta gizartea berreraikitzea lortuko dugun–, eta agerian utzi du premiazkoa zaigula eraldaketa digitalaren erronkari aurre egitea (…) Ezer ez da geratzen iraultza digitalaren ahalmen eraldatzailetik at. Hezkuntza, berrikuntza eta ekintzailetza. Horra hor tripode bat, gehiago atzeratu ezin dugun erronka bati ekiteko. Hasteko eta behin, unibertsitateek hartu beharreko protagonismo esanguratsuan jartzen du arreta, hain zuzen ere unibertsitateek dauzkatelako eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren hiru arlo horietan bete-betean eragiteko ahalmenak”.

REDFUEren presidente Antonio Aracil Garcíaren esanetan, azterlanaren bidez, hobeto ulertu nahi izan dute zer egiten ari diren unibertsitateak arlo horretan, eta ikusi nahi izan dute zer neurri ari diren hartzen, gazteak batere garbi ez dagoen etorkizunean molda daitezen prestatzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko. Bi erakundeek Espainiako 34 unibertsitate aztertu dituzte elkarrekin, eta zenbait lan mahaitan 225 aditurekin baino gehiagorekin bildu dira, iritziak jasotzeko unibertsitateek laugarren iraultza industriala delako honen aurrean dituzten mehatxu eta erronkei buruz, eta dagozkien erakundeak horri aurre egiteko ematen ari diren pausoei buruz.

Nabarmentzekoa da txosten horiek egiteko antolatutako lan mahaietako bi Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Vitoria-Gasteizen egin zirela, 2020ko uztailean.

Kontsulta ezazu hemen txosten osoa.

Informazio zabalagoa, REDFUEren webgunean.

4GUNEk International Summit on collaborative experiences University- Industry-n hartzen du parte

By | Noticias | No Comments

4GUNEk International Summit-en parte hartzen du, Unibertsitatea-Enpresa-Estatua arteko I+G+b ekosistemen konfigurazioaren eta garapenaren eremuan (Bogota, Kolonbia). 2020ko uztailaren 13a.

International Summit eszenatoki bat da, eta, hainbat ardatz tematikoren inguruan, parte-hartzaileak gonbidatzen ditu produkzio sektorearen, gobernu erakundeen eta akademiaren arteko harremanak eraldatzeko jardunbide egokiak eta esperientzia esanguratsuak ezagutu, hitz egin eta eztabaidatzera. Horretarako, parte hartzaileen esperientziak dinamizatzen dituzten adituen aurkezpenak eta lan saio birtualekoak baliatuko dira.

Ekitaldiak honako ardatz tematiko hauek ditu:
– Unibertsitate-enpresen loturak I+G+b ekosistemetan.
– Enpresa-eraldaketa eszena digitaletan eta COVID-19 osteko eszenatokietan .
– Giza talentuaren prestakuntza produkzio sektorerako.
– Enpresa lankidetzako sareak.

Hain zuzen ere, garatutako lehenengo ekitaldian, 2020ko uztailaren 13an, Igor Campillok eta Ruth Mayoralek aurkeztu dute 4GUNE programa. Esteka honetan ikus daiteke saio osoa.

 

 

Euskampus participates in the last University Industry Interaction UIIN Conference

By | Noticias | No Comments

UIIN – a dynamic network committed to driving innovation and entrepreneurship through university-industry interaction, in a social-distancing context and lockdown world, the spirit goes on.

Dedicated to sharing knowledge, discovering solutions, and building relationships UIIN hosts the largest conference in the field, educates the leaders of tomorrow through its workshops, and is involved in generating new knowledge in various European research projects. Euskampus joined the UIIN in 2017 and three members of the team have participated in the online conference held during 8-11 June 2020 giving two presentations on the case studies sessions:

The study got the certification of assurance issued by Social Value International (SVI) in February 2020.

Visit their web for more information.

“Onkologia”ko lehen interclustering jardunaldi arrakastatsua

By | Noticias | No Comments

Joan den ekainaren 26an, lehendabiziko interclustering jardunaldi emankorra egin zen Bordelen, minbiziari buruzko euroeskualde proiektuan oinarrituz antolatuta.“Onkologiari buruzko Bordeleko bisita berezia – Akitania Berria” izenburu pean, onkologiako euroeskualdeen ekosistemako 30 ordezkaritik gora bildu ziren (agintari publikoak, enpresak, klusterrak eta ikertzaileak).

Topaketa hau minbizi geriatrikoari buruzko ONCONAEN euroeskualde proiektuko bazkideek antolatu zuten.Bergonié Institutuan egin zen, onkologiako nazioarteko erreferentziazko ikerketa eta klinika zentroa baita, eta 75 urteko ibilbidea du dagoeneko minbiziaren tratamenduan. Aurkezle lanetan, Emmanuel BUSSIERES irakaslea aritu zen, Osasun Politikako zuzendaria.

Jardunaldira 30 ordezkari bertaratu ziren Nafarroa, Akitania Berri eta Euskadiko enpresa, erakunde publiko eta ikerguneetatik joandakoak, eta txandaka aritu ziren Akitania Berriko osasun-eragileen aurkezpen instituzionalak eta gehienetan jada nazioartekotutako Nafarroa, Euskadi, Akitania Berriko enpresak aurkezpen laburrak ematen (pitch formatukoak).Eguna Bergonié Institutura bisita eginez eta zentroan sartutako puntako tratamendu protokoloei buruzko aurkezpenekin amaitu zen.

Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ordezkariek Akitania Berriko errealitatea ezagutzeko balio izan zuen: gizartean minbiziaren kontra daramaten lehia; izan ere, hori Akitania Berriko politika publikoen eta ikerketaren lehentasun estrategikoa da; bestetik, 10 enpresak beren negozioa ezagutzera emateko parada izan zuten, harreman emankorrak lotuz.

Jean Palussière erradiologo interbentzionistak minbiziaren kontrako borrokan aurreratzen izandako emaitza oso onak aipatu zituen, adibidez, ultrasoinuen bidez bularretako minbizia tratatzeko esperimentazio berria (munduan lehena), tumorearen hazkundea irudi medikoan oinarrituz modelizatzeko balio duena; era horretan, tratamendu protokoloak gero eta hobeto egokitu daitezke iragarpenen bitartez.

Jardunaldiaren anfitrioiek (GIPSO, TIC santé clusterra, Basque Health Clusterekin batera) bertaratutako hainbeste jendek gogotsu parte hartu izana eskertuz amaitu zuten jardunaldia eta, aldi berean, iragarri heldu den urriaren 16 eta 17an Donostian egingo direla bio-osasuneko 4. euroeskualdeko topaketak, baita 2019ko otsailean ONCONAEN interclustering jardunaldia ere Iruñean, bertan SODENA anfitrioi arituz.