4gune klusterreko zentroek arrakasta handiz parte hartu dute Aalborgeko Unibertsitatearen (Danimarka) Megaprojects programan, Siemens-Gamesaren eskutik.

4gune klusterraren eta Siemens-Gamesa Renewable Energyren arteko lankidetzaren esparruan abiatu da Aalborgeko Unibertsitatearen Megaprojects programa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra jorratzen dituen proiektu pilotua.

Oraingo honetan proposatutako erronka, «Trantsizio energetikoa soluzio jasangarriekin», ekonomia zirkularraren eta enplegu sorkuntzaren bidez tokiko sistema energetikoa deskarbonizatzeko eta ingurumen eta gizarte inpaktu materiala minimizatzeko Megaproiektuaren esparruan kokatuta dago. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak –denak ere 4gune klusterreko kideak dira– aurkeztutako lau proiektu finantzatu ditu Siemens-Gamesak. Honako hauek dira aukeratutako proiektuak:

  • Olioak birziklatzea eta aerosorgailuen osagaietarako erretxina berriak garatzeko erabiltzea.
  • Itsas industriarako prototipo baten bizi zikloa ebaluatzea, ozeanoko hondakin plastikoak berrerabiliz.
  • Zed: Zero emisioko barrutia diseinatzea: ikuspegi jasangarri bat Zorrotzaurrerako.
  • Etorkizuneko energia berriztagarrien sektoreko profesionalek beharrezko dituzten trebetasun eta gaitasunak identifikatzea.

 Lehenengo deialdia arrakastatsua izan denez, lankidetza formula berari eutsi zaio hurrengo edizioetarako, eta 4gune klusterrak eta SGREk elkarrekin lan egiteko bide berriak zabaldu dira.

Albisteak, lotutako berriak