4gune klusterrak urteko bilera egin zuen otsailaren 25ean.

Otsailean, 4gune klusterrak urteko bilera egin zuen. Saioan, 2020an egindako jarduketak errepasatu zituzten, eta klusterraren bilakaera positiboari eusteko eta gero eta handiagoa den inpaktuari jarraipena emateko proposatutako urratsak aurkeztu zituzten. Aurtengo bilera online egin da, eta klusterra osatzen duten kide guztiek hartu dute parte.

Saioan, abian dauden proiektu nabarmen guztien xehetasunak eman zituzten. Besteak beste, nabarmentzekoa da gaitasunen mapa; izan ere, 2020an, gaitasunen mapa originala eguneratzeko ekintza guztiak egituratu ziren, hala nola taxonomia berregitea, ZTBP 2030 Planaren eta Industria Adimendunaren Planaren arabera.

Halaber, Enpresa+Unibertsitatea programaren arrakasta azpimarratu behar da. Hain zuzen, enpresa eta unibertsitate zentroak geroz eta gehiago inplikatzen ari dira, eta 2020an baterako 13 proiekturi ekin zaie. Era berean, Enpresa+Unibertsitatea programaren nazioartekotzea aipatu behar da; izan ere, lankidetza hitzarmen bat sinatu zen Siemens Gamesa enpresarekin eta Aalborgeko Unibertsitatearekin, Megaproject ekimena garatzeko. Horrez gainera, lankidetza teknikorako proiektu bati ekin zaio Galeseko eskualde estrategikoarekin, 4guneren eta Cardiffeko Unibertsitatearen artean ezagutzak eta esperientziak eskualdatzean oinarrituta.

Azkenik, 4gunek klusterreko unibertsitate zentroekin batera emandako lehenengo prestakuntza programa sustatuko du 2021ean. Programa hori euskal enpresen eskaerara egokituta dago, Espezializazio Adimendunaren arloan, eta gerentzia profilera bideratuta dago bereziki.

Azken finean, 2020. urtea 4gune klusterra finkatzeko eta bultzatzeko urtea izan da, eta 2021. urteak erronka handinahi asko ekarriko ditu. 

Albisteak, lotutako berriak