Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) 2020-2021 ikasturteari irekiera eman dio pardemiaren eraginez segurtasun neurriz markatutako ekitaldi batean.

Bere hitzaldian, Urkulluk, Euskal Unibertsitateak ikastaro berri honetan dituen bost erronka nabarmendu ditu, 4GUNE Klusterraren garrantziari erreferentzia berezia eginez.

  • Lehenengoa: Euskal Unibertsitate Sistemaren Plan berria onartzea.
  • Bigarrena: ekitatea, berdintasuna eta euskara euskal unibertsitate ekosisteman sustatzea.
  • Hirugarrena: “Unibertsitate + Enpresa” Estrategia eta Formazio Duala indartzea.
“4GUNE Klusterra sustatuko dugu, eskaintza duala luzatu eta estrategia berriak diseinatuko ditugu talentu sorrera eta ikasleen enplegagarritasun aukerak hobetzeko.”
  • Laugarrena: politika zientifiko eta bikaintasuneko ikerketan sakontzea.
  • Bosgarrena: euskal unibertsitate ekosistemaren nazioartekotzean aurrera egitea.
“Ikertzen duen unibertsitatea, nazioarteko bilakatzen dena, ehun produktiboarekin erlazionatzen dena, itsasargi eta eragile eraldatzaile moduan jarduten duena konprometituta dagoen gizartearekin. Hori da bidea.”

Albisteak, lotutako berriak