4gune + AIC Programa | Erronken deialdia
4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.
Automobilgintzaren sektorerako ikerketako 10 erronka berri hauek, jorratuko dituzte, besteak beste: produkzioan karbono-aztarna murrizteko beharrari erantzutea; fabrikazio-prozesuen energia-efizientzia hobetzea, lehiakorrak izaten jarraitzeko; konektagarritasun handiagoa, datuetan oinarritutako zerbitzuak eta nahierako mugikortasuna eskaintzea; edo nazioartekotzea eta lehiakortasuna areagotzea.
Hautagaitzen aurkezpena:
Ikasleek eta ikertzaileek haien proposamenak aurkez ditzakete plataformaren bidez:
Epea:
Beka egiteko epea: 2024ko irailaren 1etik 2025eko uztailaren 30era.
Finantzaketa:
Enpresaren eta unibertsitate-zentroaren artean zehaztu beharrekoa
----------
Irudia: © Automotive Intelligence Center
----------