UGX13

SDSN + Siemens Energy Lehiaketa

‘Universities for Goal 13’ lehiaketa urtero egiten da, Siemens Energy enpresaren babesletzarekin eta Nazio Batuen Sustainable Development Solutions Network (SDSN) sarearekin lankidetzan. Lehiaketaren xedea da ikasleen talentua eta haien rol kritikoa aitortzea, klima-aldaketari eta haren inpaktuei aurre egiteko teknologia berriak eta soluzio berritzaileak bilatzeko. Klimaren aldeko ekintzari buruzko 13. GJHa betetzeko soluzio praktikoak sustatu nahi dira, diziplina anitzeko ikuspegien bidez eta lankidetzan arituz.

Euskampus Fundazioak, 4gune koordinatzen duen erakundeak, lankidetza berriari ekin dio Sustainable Development Solutions Network (SDSN) sarearekin eta Siemens Energy enpresarekin, Euskadin unibertsitateek gidatutako klima-aldaketarako soluzioak bultzatzen laguntzeko asmoz.

Hautagaitzen aurkezpena

SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko graduko eta graduondoko ikasleek, trantsizio energetikoaren mundu mailako gaiari heltzeko diziplina anitzeko soluzio praktikoak garatzeko proposamenak aurkez ditzakete.

Horretarako, ondoren eskura dagoen formularioa bete behar da, ingelesez, eta posta elektronikoz bidali helbide honetara: 4gune@4gune.eus.

>> Formularioa deskargatu


Epea

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 15a da.

Laguntza eta finantzaketa

Lehiaketan, Siemens Energy eta Siemens Gamesa enpresetako langileen tutoretza izango dute ikasleek, proiektuak sendotzeko. Irabazleak 10.000 dolarreko saria jasoko du eskudirutan, bai eta proiektua gehiago garatzeko eta lankidetzan aritzeko aukerak ere. Gainera, proiektu finalista SDSNren urteko maila goreneko ekitaldietan aurkeztuko da, NBEk irailean New Yorken (AEB) egingo duen Batzar Orokorrean.

Informazio gehiago

Lehiaketa global honi buruzko informazio guztia webgune honetan dago eskuragarri: Universidades por el Objetivo 13