INDUSTRIA ADIMENDUNEKO 4GUNE PROGRAMA EXEKUTIBOA

Industria adimeduneko programa exekutibo hau esperientzia aitzindari bat izan da, Euskal Unibertsitate Sistemak erantzun koordinatua emateko enpresen eskariari, industria adimendunaren arloko etengabeko prestakuntzari, alegia. Prestakuntza programaren helburua izan da euskal enpresetako zuzendaritza karguei (zuzendari nagusiak, kudeatzaileak, etab.) trebakuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimendunera igarotzeko prozesua gidatu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta baliabideak izan ditzaten.

GAURKOTASUNA

PE 2023

 

 

Industria Adimenduneko Programa Exekutiboaren lehen edizioa arrakastaz egin da 2023an 4gunek –Euskal Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia klusterra– koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateak eta Ikerketa Sailburuordetzaren eta IMH Fabrikazio Aurreratuko Campusak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Goi Eskola Politeknikoa – Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Tecnun Unibertsitateak osatutako batzorde akademikoaren babesarekin.

 

>> Naiara Vidal-ekin egindako elkarrizketa irakurri

Informazio laburtua

 

 

Titulua

Industria adimenduneko programa exekutiboa

Ezaugarriak
  • Industria adimendunera igarotzeko prestakuntza aditua.
  • 4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterrak emango du.
  • Ziurtatapen: UPV/EHU IMH Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola, Tecnun, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea.
Prestakuntza mota

Short Learning Programme

Iraupena

2023ko otsaila- 2023ko ekaina (2023ko ekaina-uztaila: Lanen aurkezpena)

Modalitatea

16 ECTS: derrigorrezko moduluak, 12 ECTS + amaierako proiektua, 4 ECTS

Ordutegia

Executive formatua: ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara (2021eko martxoaren 17an izan ezik)

Non emango den

programan parte hartzen duten fakultateak

Leku kopurua

15; gehienez, 20

Matrikularen kostua

4,693 euro (ordainketa bakarra edo bi zatitan)

Klaustroa

unibertsitate irakasleak eta profesional adituak

Hizkuntza

gaztelania

Hartzaileak

Kudeatzaile profilak dituzten eta industria adimendunaren eremuan prestakuntza osatu nahi duten profesionalak (ez da beharrezkoa aldez aurreko goi-mailako titulaziorik programan sartzeko)

 

Zerk bereizten du prestakuntza programa hau?
  • Honako hauek ematen dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola (IMH), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea. Ikastetxe bakoitzak bere espezialitateko eskolak ematen ditu.
  • 4GUNE Klusterrak –programaren bultzatzailea da– eta prestakuntza ematen duten unibertsitateek ziurtatuko dute titulazioa.
  • Metodologia erakargarri eta eraginkor bat proposatzen da, prestakuntza presentziala eta onlinekoa nahasten dituen eta eskuratutako ezagutza praktikara eramateko aukera ematen duen ingurune parte hartzaile eta multilokalizatu batean, proiektu pertsonalizatu eta benetako bat sortzeko ibilbide orria identifikatu eta zehazte aldera.
  • Ikuspegi akademikoaren eta industriako adituen ikuspegiaren arteko hibridazioa eta kasu praktikoen hurbilketa (bi inguruneetan aurki daitezke) balio erantsia dira.  Gainera, proposatzen da metodologiak berak soft skillsen asimilazio praktikoa ahalbidetzea. 
  • Prestakuntza testuingurua ingurune egokia izan daiteke networkinga eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko.
Gaitasunak

Gaitasun orokorrak

  • Proiektuak egitea eta planifikatzea, egungo industriatik industria adimendunera igarotzeko.
  • Industria adimendunaren eremuan taldeak gidatzea eta garatzea.

Gaitasun espezifikoak

  • Industria negozioaren eta industria adimenduneko soluzio teknologikoen eskakizunak ulertzea, bai eta horiei lotutako araudia ere.
  • Erakundearen estrategiaren eraketa gidatzea, negozioaren ikuspegi berritzaile, partekatu eta konprometitu baten bitartez helburu zehatzak finkatuta.
  • Industria enpresa industria adimendunera igarotzeko prozesuari aurre egitea, merkatu konplexu, aldakor eta oso lehiakor baten ikuspegiarekin.
  • Ingurunearen ikuspegi orokorra eraikitzea: joerak, bezeroa-sektorea, arriskuak eta aukera, eta ekintza plan orokor baten buru izateko funtsezko tresnak eta ezagutzak eskuratzea.
  • Datuak eta informazioa aztertzera eta babestera bideratutako tresna digitalak eta metodologiak ezagutzea.
Programa
1 Moduloa

4.0 industria: ezagutzea (Deustuko Unibertsitateak koordinatua – 2 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Enpresen eraldaketa digitalaren inguruan gertatzen ari diren aldaketei buruz sentsibilizatzea, eta industria adimendunaren kontzeptua txertatzea.
  • Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea.
  • Eraldaketa digitalaren eremuan teknologia berriak aplikatzearekin lotutako lege eta araudi kontuak txertatzea.
2 Moduloa

Industria adimendunera igarotzeko prozesuaren faseak (Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola IMH-k koordinatua – 4 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Industria adimendunera igarotzeko estrategia bat gidatzeko eta zehazteko ezagutzak eskuratzea eta metodologia finkatzea.
  • Enpresaren produktibitatea eta posizionamendua hobetzeko aldagai kritikoak identifikatzea, industria adimendunaren kontzeptuak kontuan hartuta.
  • Aldagai kritikoekin lotutako datuak kudeatzeko estrategia zehaztea, monitorizazio eta lehentasun sistemak diseinatzea eta informazioa aztertzea, erabakiak hartzeko.
3 Moduloa

Ikuspegi estrategikoa: prozesu/zerbitzu berriak (Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak koordinatua – 4 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Enpresa batean teknologia berriak ezartzeak zer eragin duen aztertzea, bai eta aldaketa horiek merkatu berrien azterketan, pertsonen kudeaketan eta emaitzen kontuan zer eragin izango lukeen ere.
  • Ekintza plan orokor bat egitea, aurreko guztia barnean hartzen duena.
4 Moduloa

Informazioaren eta komunikazioen segurtasuna (Mondragon Unibertsitateak koordinatua – 2 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Gaitasun eta tresna digitalak ezagutzea eta lehenestea, erakundearen eragiketen eta beharren arabera.
  • Datuak kudeatzearekin, biltegiratzearekin eta babestearekin lotutako metodo, teknika eta tresna berrienak ezagutzea.
  • Fabrikazio aurreratuko enpresa batentzako datu eta zerbitzu kritikoak identifikatzeko gai izateko irizpideak izatea, bere zibersegurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasun mehatxuen aurrean behar diren babes neurriak identifikatzea.
5 Moduloa

Proiektua (4 ECTS kreditu). Proiektuak irakasle baten tutoretzarekin garatuko dira, gaiaren eta eskakizunen arabera. Osagarri gisa, modulu honetan Basque Digital Innovation Hub-eko nodoak bisitatuko dira, eta koordinatzaileen parte-hartzea izango dugu.
Helburu espezifikoak:

  • Proiektu propio baterako estrategia bat eta plan pertsonalizatu bat diseinatzea, bereganatutako ikuspegia, ezagutza eta metodologia oinarri hartuta.
Zeharkako irakaskuntza

Soft skillsak txertatzea metodologiaren beraren eta proiektu pertsonalizatuaren bidez.

  • Buru izateko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Aldaketara egokitzeko gaitasuna.
  • Pentsamendu kritikoa, judizioa eta erabakiak hartzea.
  • Tresna digitalekin interaktuatzea eta horien bidez komunikatzea (telelana, lankidetza, etab.).
Irakasleak
1 Moduloa
  • Posada Velasquez Jorge
  • Solorzano Cantera Luis RamónSolorzano Cantera Luis Ramón
  • García Bringas PabloGarcía Bringas Pablo
  • Rigau Claramunt German Rigau Claramunt German 
  • Atutxa Salazar Aitziber Atutxa Salazar Aitziber 
  • KoldoGojenola Galletebeitia Koldo 
  • Gil Nobajas Jorge Juan
  • Iturriza Zubillaga Iñigo Patxi Samaniego
  • Ausejo Muñoz SergioAusejo Muñoz Sergio
  • Iturriza Zubillaga Iñigo Álvaro Barrios

2 Moduloa
  • Pedrero Iñiguez Juan ManuelPedrero Iñiguez Juan Manuel
  • Ángel OrunaOruna Otalora Ángel
  • Dani RegueraReguera Daniel
  • igorAzkarate Fernández Igor
  • Irazabalbeitia Agirrebena ItziarIrazabalbeitia Agirrebena Itziar
  • igorAlberto Conde

  • igorAnder De Bustos

  • Paula MorellaPaula Morella

3 Moduloa
  • ​​​​​Espin Zalacain Jose Vicente
  • Zigor Lizuain Lizuain Echeverria Zigor
  • Sergio SantosSantos Carro Sergio
  • Gutierrez García IñigoGutierrez García Iñigo
  • García CarlosGarcía Carlos
  • Juan José ColásJuan José Colás
  • María Teresa LinazaMaría Teresa Linaza
  • Enrique ParamáEnrique Paramá
4 Moduloa
  • Lizarraga Durandegui JesúsLizarraga Durandegui Jesús
  • Oscar LageLage Serrano Oscar
Batzorde Akademikoa

Lehendakaritza: Naiara Vidal Lecue, Escuela Universitaria de Ingeniería Dual, IMH

Kideak:

  • Pablo García Bringas, Universidad de Deusto.
  • Jesús Lizarraga, Mondragon UnibertsitateaCoordinador Formación Continua.
  • Iñigo Gutierrez, Tecnun-Universidad de NavarraDirector de Desarrollo.