INDUSTRIA ADIMENDUNA: TEKNOLOGIAN OINARRITUTAKO ERABAKIAK HARTZEA

4guneko Ikastaro Exekutibo berri honek industria adimendunean espezializatutako unibertsitate arteko prestakuntza bat aurkezten du, enpresen beharren eta joera sozioekonomikoen neurrira egina, formatu arinarekin eta ikuspegi praktikoarekin.

Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolen eta BRTA Aliantza Teknologikoaren arteko lankidetzan oinarritzen da, eta parte hartzaileei irakaskuntzako esperientzia bikaina eta harremanen arloko balio handia eskaintzen die.

CE 2024 - entidades

ZER ESKAINTZEN DU

Zer emango dizu ikastaroak?

4guneko ikastaro exekutiboak honako hau eskaintzen du:

Datuak aztertzeko abangoardiako plataforma teknologiko-digitalen artearen egoera ezagutzea, baita industria adimendunari buruzko kasu arrakastatsuak eta euskal enpresen benetako premiei eta haien helburu estrategikoei erantzuteko erabakiak hartzeari buruzko kasu praktikoak ere.

Diziplina anitzeko irakaskuntza, zeharkakoa eta aditua, Euskal unibertsitate sistemako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako fakultate eta eskolen eta BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) eta industriako zentroetako profesionalen eskutik.

Ingurune parte-hartzailea eta multilokalizatua, industria adimendunaren arloko profesionalen arteko ezagutza trukea eta lankidetza errazten dituena.

FORMATUA

Zer ikastaro mota da?

Tipologia

Ikastaro exekutiboa / Short Learning Programme

Ikuspegia

Teoriko-praktikoa, benetako arrakasta kasuen eta ikasteko bisiten bidez.

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Egoitza

Programan parte hartzen duten fakultateak eta BRTA zentroak

Iraupena

40 ordu

Ordutegia

Ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara

Aldia

2024ko maiatza-ekaina

Leku kopurua

20 gehienez

Matrikula

875 EUR

PARTE HARTZAILEAK

Nori dago zuzenduta prestakuntza?

 

Prestakuntzaren helburua da euskal enpresetako profesionalei gaikuntza edo kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimenduna bultzatzen laguntzeko tresnak eskura ditzaten, abangoardiako teknologien ezagutzaren eta datuen azterketaren bitartez. 

Enpresan erabakiak hartzeko gaitasuna (produkzio lerroetako inbertsioari, produktuen garapenari edo hornidura kateari buruzkoak, besteak beste) duten kudeaketako profilei eta bitarteko postuei (arlo/sail/zerbitzuko zuzendariak) zuzenduta dago.

Industriaren eraldaketa digitalaren arloan dituzten ezagutzak eguneratzea eta gaitasun berriak eskuratzea (lidergo gaitasunak, kudeaketa eraginkorra, baliabideen mobilizazioa eta erabaki exekutiboak hartzea) bilatzen duten profesionalentzat diseinatua.

Lanbide ibilbidea eta prestakuntza mailak baloratuko dira.

PROGRAMA

Zer eduki jorratuko da?

IKUSI EGUTEGIA

Big Data + Business Intelligence

Aurkezpena

Bloke honetan Big Datako gaiei buruzko oinarrizko ezagutzak aurkeztuko dira, eta adimen artifizialaren eta algoritmiaren arloko kontzeptuak ezagutzeko tresna batzuk emango dira.

Era berean, datuak erabakiak hartzeko benetako prozesuetarako erabiliko diren kasuak aurkeztuko dira, eta prozesu hori nola hobetzen den aztertuko da.


Saioak

1. Business Intelligence-rako aurkezpena, bi kasu praktikotan oinarrituta.

2. Big Dataren kontzeptuak eta aplikazioak erabakiak hartzeko.

3. Nola bihurtu arrakasta Big Data zure enpresarentzat, ikuspegi tekniko-teknologikotik eta ikuspegi juridiko-erregulatorio-komertzialetik.

4. Fabrikazioaren produktibitatearen optimizazioa: analisia eta soluzioak Fagor Digital Suiteren bidez.


Arrakasta kasuak: CEIT, AMAZON, Grupo LANIT, BSK Abogados, Fagor Digital Suite eta Ideko

>> Ikusi egutegia

Adimen Artifiziala

Aurkezpena

AAk aurrera egin du pixkanaka azken 50 urteetan, baina duela gutxi jauzi kualitatibo bat egin da, eta horrek hainbat arlotan aplikatzeko aukera eman du: zientzian, ekonomian, industrian eta kulturan.

Gai-multzo honetan funtsezko ezagutza partekatuko da, AA enpresetan aplikatzea oso arrakastatsua izan dadin.

Blokea bi ikuspegitatik lantzen da: batetik, teknikatik, eta, bestetik, AA negozio-estrategia baten barruan aplikatzetik.

Era berean, lehen lerroko enpresa- eta industria-aplikazio arrakastatsuen kasuak aurkeztuko dira.

Saioak

1. Industrian Adimen Artifizialaren arrakasta ziurtatzen duten hurbilketak. 

2. AAren metodoak eta arloak eta Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren (NLP).

Arrakasta kasuak: Grupo INZU-Talens, IDOM eta VICOMTECH

>> Ikusi egutegia

Zibersegurtasuna

Aurkezpena

Bloke honetan, zibersegurtasunak enpresan eta industrian dituen erronkak eta aukerak aurkeztuko dira.

Informazio korporatiboaren segurtasunaren alderdi nagusiak ere landuko dira, eta Gobernua eta Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketa, Arriskuen Analisia eta araudia betetzea azpimarratuko dira.

Azkenik, erreferentziazko enpresetan arrakasta izan duten kasuak aurkeztuko dira.

Saioak

1. Zibersegurtasuna nire enpresaren lehiakortasun-aktibo gisa barneratuta.

2. Informazio korporatiboaren segurtasuna: Gobernua, Arriskuak eta Betetzea (GRC)

Arrakasta kasuak: Titanium Industrial Security, Deustuko Unibertsitatea, Ikerlan

>> Ikusi egutegia

KASU PRAKTIKOAK

BRTA zentroak: TECNALIA, VICOMTECH, IKERLAN & TEKNIKER

>> Ikusi egutegia

IRAKASKUNTZA
Big Data + Business Intelligence
  • CE 4gune_EOI Wolfram Rozas
    Director of Post-Graduated Programs in Big Data & Business, Industria Antolakuntzako Eskola
  • CE 4gune_CEIT Saioa Arizabalaga
    Director of Data Analysis and Information Management Group, Ceit Teknologia Zentroa
  • CE 4gune_Tecnun Íñigo Gutiérrez
    Garapeneko zuzendaria eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Departamentuko irakasle titularra, Tecnun, Nafarroako Unibertsitatea
  • CE 4gune_Grupo-LANIT Javier Lastra
    Managing Partner, LANIT Consulting
  • CE 4gune_BSK-Abogados Ramón Solórzano
    Merkataritza Zuzenbidea eta Zuzenbide Digitala, BSK Abogados
  • CE 4gune_UPV-EHU Beñat Gallastegi
    Irakaslea eta ikertzailea Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, IMH Campusa
  • CE 4gune_Fagor Igor Murgiondo
    Service Business Director, Fagor Automation S. Coop-en 
  • CE 2024 - IDEKO Aitor Fernández
    Project Manager, Ideko-n
Adimen Artifiziala
  • CE 4gune_INZU-Group Patxi Samaniego
    Berrikuntzako zuzendaria, Inzu Group
  • CE 4gune_IDOM Álvaro Barrios
    Errealitate Birtualaren, Areagotuaren eta Simulazioaren arduraduna, IDOM
  • CE 4gune_UPV-EHU German Rigau Claramunt
    Unibertsitateko irakasle titularra. HiTZeko (Basque Research Center for Language Technologies) zuzendariondokoa. Donostiako Informatika Fakultatea, UPV/EHU
  • CE 4gune_UPV-EHU Aitziber Atutxa Salazar
    Unibertsitateko irakasle agregatua, Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU
  • CE 4gune_UPV-EHU Koldo Gojenola Galletebeitia
    Informatika Fakultateko irakaslea UPV/EHU. Irakasle titularra, Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU
  • CE 4gune_Vicomtech Irakaslea baieztatzeke
Zibersegurtasuna
  • CE 4gune_Deusto Pablo García Bringas 
    Kanpo Harremanetarako dekanordea eta Industria Digitaleko Deustu Katedrako zuzendaria
  • CE 4gune_Mondragon-Unibertsitatea Jesús Lizarraga 
    MGEP-MUko Telematika eta Zibersegurtasun Arloko koordinatzailea
  • CE 4gune_Ikerlan David González 
    Zibersegurtasun Industrialeko arduraduna, ikerlan
  • CE 2024 - Titanium Borja Lanseros
    Titanium Industrial Security-ko CEO

 

 

KASU PRAKTIKOAK
  • CE 4gune_BRTA Bisitak baieztatzeke
ERAKUNDE KOORDINATZAILEAK

Nork eskaintzen eta egiaztatzen du prestakuntza?

Koordinazioa

4gune - Industria Adimendunerako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Euskal Klusterra

Batzorde Akademikoa
  • Ixaka Egurbide, IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusa
  • Koldo Gojenola, Informatika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertstitatea
  • Pablo García Bringas, Ingeniaritza Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea
  • Jesús Lizarraga, Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea
  • Iñigo Gutierrez, Tecnun, Nafarroako Unibertsitatea
Bazkide Teknologikoa

BRTA Aliantza Teknologikoa

Idazkaritza Teknikoa

Euskampus Fundazioa

IZEN EMATEA

 

 

 

Ikastaro exekutiboan aurrez izena eman nahi dutenek inprimaki hau bete beharko dute.

Izena emateko epea 2024ko maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik.

Programari edo inskripzioari buruzko kontsultak helbide honetara zuzendu daitezke: 4gune@4gune.eus.