AIC-eko instalazioak

AIC Open University 2023/24 erronkak

4gune Enpresa+ Unibertsitatea programak ikerketako 19 erronka berri aurkeztu ditu automobilgintzaren sektorerako, 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterrak eta AIC-Automotive Intelligence Center erakundeen elkarlanaren bitartez.

Automobilgintzari buruzko “AIC Open University” Unibertsitate Ikasgela programarekin lankidetzan hasi da gazteak automobilgintzaren sektorera erakartzeko eta prestatzeko eta, aldi berean, doktorego tesi eta ikerketa proiektuen ondorioz sortutako jakintza merkatura hurbiltzeko.

2023/24 ikasturterako aurkeztutako eskaintzaren bitartez, 4guneko fakultate eta eskoletako kideen talentua eta interesa automobilgintzaren sektoreko produkzioaren faseetara erakartzea lortu nahi dute, teknologiaren arloetan eta industria adimendunaren aplikazio eremuetan txertatzen diren askotariko gaiak eskainita.

Hautagaitzen aurkezpena: 

https://www.gunedigital.eus

Epea: 

Beka egiteko epea: 2023ko ekainaren 30etik, 2024ko abenduaren 31ra arte.

Informazio gehiago:

Erronken helburuak, norainokoak eta metodologia, hala nola beken baldintzak, zehatz-mehatz azaldu ahal izateko, eta proiektuak non egingo diren aurkezteko, AIC Open University erakundeak eta 4gunek informazio saioa antolatu dute 2023ko irailaren 29an, 11:00etatik 13:00etara, AICren instalazioetan.

Informazio saio horretara joateko izena eman behar da, helbide honetara mezu bat idatzita: 4gune@4gune.eus

----------

Irudia: © Automotive Intelligence Center

----------

>> 4GUNE | BALIABIDEAK