AIC Fabrikazio Aurreratua
Proiektua
Irakasgai lana
Irakaslea
Beatriz Achiaga
Ikastegia
DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO INGENIARITZA FAKULTATEA
Enpresa
Automotive Intelligence Center
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Automobilgintza ezin konplexuagoa da eta, gainera, ohiz kanpoko lehiakortasuna eskatzen du; horregatik, eta aldaketa teknologikoaren erritmoa oso bizkorra dela kontuan izanik, diziplina anitzeko eta goi mailako prestakuntza duten profesionalak behar ditu sektoreak. Prestakuntzaren oinarrietako bat automobilgintzako fabrikazio prozesu aurreratuak ezagutzea eta menderatzea da.
Ikasgaiaren erronka nagusia, hala, fabrikazio aurreratuko teknologia berrien inguruko ezagutza sortzea eta ekoizpen bitarteko eta sistemetan adimena txertatzea da. Azken jomuga, hala, produktu berrietan eta fabrikazio prozesu aurreratuetan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzea da, batetik, eta erabilitako baliabideen efizientzia eta jasangarritasuna lortzea, bestetik.