ASF linea pilotuaren ingurune birtuala sortzea
Proiektua
Gradu Amaierako Lana
Ikaslea
Aitor Rico Iturregui
Irakaslea
Josu Galarza Ibarrondo
Ikastegia
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Enpresa
Automotive Intelligence Center
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
AICn edo automobilgintzako edozein lantegitan sartu berri diren pertsonen prestakuntzarako, askotan, beharrezkoa izaten da ekoizteko jomuga duten baliabide fisikoak erabiltzea, irakasteko jomuga izan beharrean. Hori dela-eta, halako pertsonei prestakuntza emateko erabil daitekeen ingurune birtual bat sortu behar da, ekoizpen lerroa blokeatu behar izan gabe.
Proiektu honetan ingurune birtual bat garatzen da benetako fabrikaziogune bat doitasunez irudikatzea lortzeko, plataforma horri lotutako gaitasunak erakutsiz. Zehazki, Automotive Smart Factory (ASF) zentroaren ingurunea sortzeko xedea du proiektu honek, fabrikaziorako, kalitatea baliozkotzeko eta logistikarako teknologiak ez ezik, bertan ezarritako kontzeptuak –hala nola prozesuen adimena eta trazabilitate unitarioa– ere islatuz. Proiektu honen emaitzak aukera emango du hainbat prestakuntzatan baliabide honen bidez lagun egiteko eta aipatutako gunera urrutitik sartzeko.