Fabrikazio aurreratuko teknologia berriak diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea, prozesu adimendunak eta trazabilitate unitarioa barne

Proiektua

Irakasgaiko lana

Ikaslea

Beatriz Achiaga

Ikastegia

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO INGENIARITZA FAKULTATEA

Enpresa

Automotive Intelligence Center

Ikastaroa

2020/2021

Deskribapena

Erronka honen xedea izan zen fabrikazio aurreratuko teknologia berrien inguruko ezagutza sortzea, ekoizpen fabrikak aldaketa palanka batzuen arabera eraldatu ahal izateko: arintasuna (lantegien malgutasuna eta aldakortasuna), sendotasuna (FTF, CPk, akastunak, autokontrolak, lineako ikuskapen sistemak,…), supply chain (logistika fisikoa), prozesuen adimena (big data, aldagai anitzeko modelizazioa…), giza faktorea (erabakiak hartzera bideratutako fabrika bisuala) eta digitala (datuak automatikoki hartzea, denbora errealeko monitorizazioa, etab.). 

Honako hauek izan ziren proposatutako erronkaren helburu orokorrak:

  • Produkzio bitartekoetan eta sistemetan adimena txertatzeari buruzko ezagutza sortzea.
  • Produktu eta prozesu berrietan sortzen diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzea.
  • Erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna.
No image