IEC 61850-9-2 OSZILOSKOPIOA / SARE ANALIZATZAILEA
Proiektua
Gradu amaierako lana
Ikaslea
Leire Larrañaga
Irakaslea
Jon Aranguren
Ikastegia
MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA
Enpresa
Arteche
Ikastaroa
2020/2021
Deskribapena
Gero eta gehiago dira modu digitalera aldatzen ari diren azpiestazio konbentzionalak. Kobrezko kableen kopurua nabarmen jaisteari esker, ingurumenari onura egiteaz gain, gastua ere txikitzen da. Ez pentsatu arren, horrek arazo bat dakar nagusiki: korronteen eta tentsioen seinaleak ez daude eskuragarri. Hau da, azpiestazio digitaletan, seinaleak datu sare batean gordetzen dira; beraz, ezin dira fisikoki neurtu. Badaude zenbait tresna azpiestazio konbentzionaletan edozein parametro neurtu ahal izateko, hala nola osziloskopioak, polimetroak edo sare analizagailuak; baina azpiestazio digitaletan ezin dira tresna horiek erabili. Arazo horri irtenbidea emateko, seinaleen propietateak neurtzen dituen software bat garatu da.
Tresna digital hori garatzeko, komunikazio bat ireki da Ethernet konexio baten bidez, horrekin jaso ahal izateko Merging Unit-ak bidaltzen dituen paketeak. Aplikazioa IEC-61850-9-2 estandarrean oinarrituta dago, Sampled Values protokoloa definitzen baitu. Horrela, datuak jaso ondoren, informazioa antolatu behar da erabiltzaileari nahi dituen datuak erakusteko. Softwarea gai da bai osziloskopioen, bai sare analizatzaileen funtzioak betetzeko. Horrenbestez, uste dugu arazo bati irtenbidea eman diogula bi tresna horiek baitira neurketa lanetan gehien erabiltzen direnak.
Etorkizunari begira, tresna horrek asko erraztuko du azpiestazioen digitalizazioa, arazoa desagerrarazi denez. Gainera, aplikazioak aukera ematen du beste funtzio batzuk eransteko eta are hobea izateko.