Karbono dioxidoa polimeroetan birziklatzea, zuzeneko kopolimerizazioaren bidez. Bizi Zikloaren Analisiaren bitartez ingurumen-onurak aztertzea eta karbono dioxidoaren bizi-zikloa ebaluatzea
Proiektua
Master Amaierako Lan bat eta Gradu Amaierako 2 Lan
Irakaslea
Maider Iturrondobeitia Ellacuria
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
Enpresa
Siemens Gamesa Renewable Energy
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Berotegi efektuko hondakin gasak –hala nola karbono dioxidoa– polimero erabilgarri eta baliotsuak prestatzeko usatzeak interes handia pizten du, aspalditik, ikertzaileen artean. Karbono dioxidoa erreaktibo gisa kontsumitzen duen prozesuaren adibide arraro bat da. Polimero baten masaren % 30-50 karbono dioxidotik etortzea ahalbidetzen du.
Ildo horretan, garrantzitsua da etorkizun handiko prozesuaren ingurumen inpaktuak aztertzea eta, horretarako, arreta honako hauetan ipintzea:
- Berotegi efektuko gasaren zikloa, karbono dioxidoa.
- Petrokimikaren alternatiba bat erabiltzearen onurak.
Ingurumen inpaktuak Bizi Zikloaren Analisiaren arabera ebaluatuko dira. Bizi zikloaren analisiak ingurumen inpaktuak emango ditu, eta datu errealak, Ecoinvent datu baseak eta openLCA softwarea erabiliz kalkulatuko dira ingurumen inpaktu horiek.