#Students4Sustainability - 3. deialdia
4guneko Enpresa + Unibertsitate programak #Students4Sustainability ekimenaren edizio berria aurkeztu du. Siemens Energy-k 3. deialdia atera du, unibertsitate-talentua aldaketarako eragile gisa sustatzeko, klima-aldaketaren aurkako borrokaren erronka handienetako batean: energia-trantsizioan aurrera egitea, irtenbide jasangarriekin.
#Students4Sustainability ekimenak eskaintzen du:
- 4.000 euro proiektu bakoitzeko, aukeratuak izateko fakultateek aurkeztutako 3 proposamenetarako.
- MAL (master amaierako lana), GAL (gradu amaierako lana) edo graduko ikasleentzako ikasgelako jarduera garatzeko aukera, zure eskualdean identifikatu duten arazo bati irtenbide praktikoak proposatuz.
- Siemens Gamesako profesionalen laguntza, ikasleak gidatzeko eta haien trebetasunak indartzeko.
- Nazioarteko proiekzioa eta ekimen berean parte hartzen duten beste eskualde batzuetako ikasleekin konektatzeko aukera.
Epeak:
- Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2022ko azaroaren 7a.
- Proiektuen emaitzen eta ondorioen aurkezpena: 2023ko ekaina
Hautagaitzen aurkezpena:
Informazio gehiago:
#Students4Sustainability Siemens Energyko Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du, Euskadiko 4gune - Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako klusterrarekin eta KSIgune - Kultura eta Sormen Industrien klusterrarekin lankidetzan.
--------
Irudia: © Brooke Cagle / Unsplash
--------