Bateriak birziklatzeko industriarekin lotutako ingurumen inpaktuak kuantifikatzea eta aztertzea, Bizi Zikloaren Analisiaren bidez
Proiektua
Master Amaierako Lana
Irakaslea
Erlantz Lizundia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
Enpresa
Siemens Gamesa Renewable Energy
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Energia ekoizteko eta biltegiratzeko teknologia efiziente, garbi eta seguruak garatzea da garapen jasangarriaren lehentasun nagusietako bat. Berriz kargatzeko bateriak funtsezko elementuak dira erregai fosiletan oinarritutako egungo garraio eredutik energia berriztagarrietan oinarritutako garraio sistema iraunkor eta efiziente batera igarotzeko. Litio ioizko bigarren mailako bateriak gehien erabiltzen direnak izanik energia biltegiratzearen arloan, baterien industrian erabili ohi diren material bairjinen kostua handitu egin da, halakoen gero eta erreserba gutxiago egoteaz gain.
Ekonomia zirkularraren printzipioari jarraikiz, eta kontuan izanik horren helburua bizitza baliagarriaren amaieran materialak ziklo ekonomikoan berriro sartzea dela, gastatutako litio ioizko bateriak birziklatzea eta berrerabiltzea etorkizun handiko bidetzat hartzen da nola ingurumenean material toxikoak pilatzearekin hala baliabideak agortzearekin lotutako ingurumen kalteak murrizteko.
Ezagutzen ditugun birziklatze metodoen artean, gaur egun ez dago argi ikuspegi hidrometalurgikoak edo pirometalurgikoak ingurumenerako hobeak ote diren. Beraz, litio ioizko bateriak birziklatzearen garrantzia argitu nahi da proiektu honen bidez, grafitoa birziklatzeko egungo metodoekin lotutako ingurumen inpaktuak aztertu eta kuantifikatuta, bizi zikloa ebaluatzeko metodologiari –Bizi Zikloaren Analisiari– jarraikiz. Horretarako, OpenLCA eta SimaPro programa informatikoak usatuko dira. Beste sentsibilitate analisi batzuek ingurumena gehiago errespetatzen duten egoerak zehaztea ahalbidetuko dute.