KAIZEN 4.0
Proiektua
Master Amaierako Lana
Irakaslea
Alberto de la Calle Vicente
Ikastegia
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea
Enpresa
Automotive Intelligence Center
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Proiektu proposamena ASFrako zehaztutako baldintzetatik abiatuko litzateke (trazabilitate unitarioa eta autoerregulazioa), eta 3 fasetan egituratuta dago. Lehenengoa, egoeraren diagnostikoa, ekoizpen prozesuaren analisiarekin hasiko litzateke, 4.0 Industriaren testuingurura egokitutako metodoen eta denboren metodologia erabiliz. Lehenengo fase horretako datuekin bigarren faseari ekingo zaio, eta bertan hobekuntza proposamen batzuk jasoko dira, denbora eta kostuarekin loturiko irizpideei jarraikiz, eta ekoizpen, logistika eta kudeaketako jarduerei estaldura emanez. Hirugarren fasea aukeratutako soluzioa abiaraztea izango litzateke, ahal den neurrian. Deustuko Unibertsitateko Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterreko ikasle batek garatuko luke proiektua, eta industria antolamenduaren arloko irakasle batek zuzenduta egongo litzateke.