Gure Unibertsitatea lankidetzan ari da euskal gizartearen erronkei erantzuteko

4gune klusterrak unibertsitate prestakuntza espezializatua diseinatu eta bultzatzen du Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako fakultate eta eskolen arteko lankidetzaren bitartez.

Jarraian, 4gunek berriki bultzatu eta lagundu dituen programak zehaztuko ditugu. 

CE 2024 - 4gune_EUS

4gunek “Industria adimenduna: Teknologian oinarritutako erabakiak hartzea” Ikastaro Exekutiboa aurkeztuko du 2024an. Unibertsitate arteko prestakuntza espezializatu berri bat, enpresen beharren eta joera sozioekonomikoen neurrira egina, eta Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolen eta BRTA Aliantza Teknologikoaren arteko lankidetzan oinarritua.

Prestakuntza horren helburua da euskal enpresetako profesionalei kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, horren bitartez beren erakundeetan industria adimenduna bultzatzen laguntzeko tresnak eskura ditzaten, abangoardiako teknologien ezagutzaren eta datuen azterketaren bitartez. 

LaHu

LaHu proiektua Durangaldeko Ekogarapen Gunea erakunde arteko ekimenaren baitan kokatzen da, eta helburu du Durangaldeko enpresa eta ekintzailetza ekosistemaren neurrirako ekipamendu eta zerbitzuak diseinatzea.

Europako Goi Mailako Prestakuntzako helize laukoitzeko (erakundeetako eragileak, hezkuntzako eragileak, enpresak eta gizartea) proiektu berritzaile horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Prestakuntza Duala (Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) aurkezten du jardueraren palanka gisa.

4gune proiektuaren partaide da 2023tik eta modalitate dualeko prestakuntza programen diagnostikoa, kontzeptualizazioa eta diseinua egiten laguntzen du, Euskadiko Unibertsitateekin eta Lanbide Heziketarekin lankidetzan.

     

    PE 2023

    Industria adimeduneko 4gune programa exekutiboa klusterraren lehen prestakuntza-proiektua izan zen 2023an, eta, euskal enpresetako zuzendaritza karguei (zuzendari nagusiak, kudeatzaileak, etab.) trebakuntza eta kualifikazio ematea izan du helburu, beren erakundeetan industria adimendunera igarotzeko prozesua gidatu ahal izateko.

    Programa honako hauek eman eta egiaztatu dute:

    • Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea (UPV/EHU)
    • Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Campusa (IMH) (UPV/EHU)
    • Ingeniaritza Fakultatea (Deustuko Unibertsitatea)
    • Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
    • Tecnun Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea)

     

     

    Laudio Glass Hub

    Laudio Glass Hub Laudioko Udalak gidaturiko proiektu integrala da, eta haren helburua da inguruko beira industria ezaguna posizionatzea, beiraren teknologian eta berrikuntzan Europan erreferente izango den ekosistema baten garapenari esker.

    4gunek proiektuan lan egin du 2022-2023 aldian, beiraren inguruko prestakuntza eta ikerketa eskaintza identifikatzen eta beiraren industriek Laudion duten prestakuntza eskariaren diagnostikoa egiten, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzarekin lankidetzan. 

     

    Berriak azken berriak

    • 4gune Regional Skills Partnership

      4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

      4Gune

      Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

    • 4guneko ekosistemaren bilera

      Euskal Unibertsitate Sistema, Euskadiko nazioartekotzeko motorra

      4Gune

      4gune klusterrak Quantum Teknologien arloko lehen Basque International Masterra (BIM Quantum) koordinatuko du, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin eta EUSeko unibertsitateekin lankidetzan. Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak 2024an aurkeztutako Unibertsitateak + Euskadi Basque Country 2030 Esparru Estrategiaren barruan kokatzen da.

    • 4guneko Ikastaro Exekutiboa 2024

      4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du

      4Gune

      4gune klusterraren upskilling programa berriak uskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.