Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
European Pact for Skills programaren barruan dauden Regional Skills Partnership (RSP) ekimenak lankidetzan oinarritzen dira, eta ekosistema industrialak konektatzeko eta gaitasunen gabeziei eta talentuaren garapenari eskualde mailan aurre egiteko diseinatzen dira. Orain arte, prozesu zorrotz bat gainditu ostean, 9 ekimen aitzindari aukeratu ditu Europako Batzordeak ekimenean parte hartzeko. Horietako bat da KSIgune, KSIen sektorean Europa mailan dagoen gaitasunen aldeko lehen aliantzatzat aitortua martxoan.
Europako esparru horretan laguntzeko hautatu dute 4gune, industria aurreratu berriaren bereizgarri diren aldetik, sektoreko aldaketa teknologikoei eta eskaerei erantzutea eta Unibertsitatea industriarekin lotzea helburu duten ekintzen bitartez.
Besteak beste, Euskadirentzat estrategikoak diren esparruetan –hala nola industria adimendunean– prestakuntzako eta ikerketako unibertsitate-eskaintza ikusgai egitea; ingeniaritzan, zientzian eta teknologian gaitasunak eta konpetentziak areagotuko dituzten unibertsitatearteko programak garatzea; ezagutzaren transferentzia 4gune Enpresa + Unibertsitatea programaren bitartez; edo aliantza berriak sortzea eraldaketa digitalari erantzuteko, eta talentuaren garapena eta lehiakortasuna areagotzen laguntzeko.
Informazio gehiago
4gune Regional Skills Partnership ekimenari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.
-
Aiser Albizu: "Behar sektorialei erantzungo dien lankidetza-eredu berria behar dugu, diziplinartekotasunetik eta kualifikazio handiko talentutik abiatuta.”
4GuneBIOLAN, berriki 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso duena, 4gune + PARKE Programaren lehen edizioan parte hartu duen enpresetako bat da. Elkarrizketa honetan, Asier Albizuk, BIOLANeko CEOk, bere erakundea aurkeztu digu, bai eta Enpresa + Unibertsitatea lankidetzaren ikuspegia ere, konponbideak garatzeko, ezagutza transferitzeko eta talentua erakartzeko.