4gune klusterraren upskilling programa berriak uskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
Prestakuntzaren helburua da euskal enpresetako profesionalei (kudeaketako profilei eta bitarteko postuei) kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimenduna bultzatzen laguntzeko tresnak eskura ditzaten. Abangoardiako teknologien ezagutza jorratuko da, bai eta lehiakortasuna bultzatzeko datuen analisia ere, eta, horretarako, alderdi hauetan jarriko da arreta: erabakiak hartzea, lidergoa, kudeaketa eraginkorra, baliabideen mobilizazioa eta estrategia.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatearen, IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusaren, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren eta Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolaren eskutik emango da ikastaroaren irakaskuntza. Halaber, ikastaro exekutiboak euskal erakundeetako eta BRTA aliantza teknologikoko zentroetako adituen parte hartzea izango du kasu praktikoak eta arrakasta kasuak aurkezteko.
4gune izango da koordinatzailea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza buru izanik, Euskampus Fundazioaren laguntzarekin.
Izen ematea irekita
Ikastaro exekutiboaren izen-ematea irekita dago. Informazio guztia 4gune prestakuntzaren webgune atalean dago eskuragarri.
----
Irudia: © Unsplash/Linkedin
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.