4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.
Automobilgintzari buruzko “AIC Open University” Unibertsitate Gelak 4guneko Fakultate eta Eskoletako kideen talentua eta interesa erakartzea lortu nahi du ikerketako 10 erronka berriren bitartez, ingurumeneko eta segurtasuneko erronkei ez ezik, aldaketa ekonomikoei eta kontsumitzaileen eta gizartearen eskaerei ere erantzuteko, gaur egun automobilgintzan eragina duten aldetik.
Erronka horien esparruan, ikasleek eta ikertzaileek honako alderdi hauek lantzeko aukera izango dute automobilgintzaren sektorea: produkzioan karbono-aztarna murrizteko beharrari erantzutea; fabrikazio-prozesuen energia-efizientzia hobetzea, lehiakorrak izaten jarraitzeko; konektagarritasun handiagoa, datuetan oinarritutako zerbitzuak eta nahierako mugikortasuna eskaintzea; edo nazioartekotzea eta lehiakortasuna areagotzea, besteak beste.
Erronka bakoitzari buruzko informazio guztia eta parte hartzeko formularioa Gune+ komunitatean aurki daitezke: https://gunedigital.eus/
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.