Ekitaldi hau irailaren 16an egingo da, goizeko 10:30etan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitz nagusiko Lakua auditorioan
Topaketa honen helburu nagusia da 4Gune Enpresa +Unibertsitatea programaren bigarren edizioaren testuinguruan garatutako proiektuak ikusaraztea; izan ere, 4Guneko unibertsitate-zentroetako ikasle eta irakasleek lankidetzan jardun dute kluster sektorial elkartuetako enpresekin.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artarazek hartuko dute parte. Bestalde, gradu amaierako eta master amaierako proiektuen aurkezpena ikasleek, irakasleek eta enpresetako ordezkariek egingo dute.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.