Aurkezpen saioa otsailaren 3an izango da IMH - Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Campusean.
4gune klusterrak bultzatutako Industria Adimenduneko Programa Exekutiboa esperientzia aitzindaria da, Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateen aldetik erantzun koordinatua ematen diona Industria Adimenduna bezalako funtsezko eremu batean enpresek egiten duten etengabeko prestakuntzaren eskariari.
Programa honek 2023ko otsailetik ekainera bitarteko iraupena izango du eta ezaugarri bereizgarri hauek ditu, besteak beste:
- Unibertsitateen arteko prestakuntza: honako hauek ematen dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea, IMH - Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Campusa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea.
- Metodologia erakargarri eta eraginkor bat proposatzen da, prestakuntza presentziala eta onlinekoa nahasten dituen eta eskuratutako ezagutza praktikara eramateko aukera ematen duen ingurune parte hartzaile eta multilokalizatu batean, proiektu pertsonalizatu eta benetako bat sortzeko ibilbide orria identifikatu eta zehazte aldera.
- Ikuspegi akademikoaren eta industriako adituen ikuspegiaren arteko hibridazioa eta kasu praktikoen hurbilketa (bi inguruneetan aurki daitezke) balio erantsia dira. Gainera, proposatzen da metodologiak berak soft skills-en asimilazio praktikoa ahalbidetzea.
Programa exekutiboaren aurkezpen-saioa 2023ko otsailaren 3an izango da, 16:00retan, IMH - Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusean, kurtsoari hasiera emanez.
Informazio gehiago
Industria adimendunaren esparruan 4guneren unibertsitateen arteko prestakuntza programei buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Prestakuntza atala.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.