4gune Enpresa+ Unibertsitatea programak ikerketako 19 erronka berri aurkeztu ditu automobilgintzaren sektorerako, 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterraren eta AIC-Automotive Intelligence Center erakundearen arteko elkarlanaren bitartez.

4gune Enpresa+Unibertsitatea programaren helburua da Industria Adimendunarekin lotura duten eragile akademikoen eta profesionalen arteko konexioa bultzatzea. Esparru horretan, Automobilgintzari buruzko “AIC Open University” Unibertsitate Ikasgela programarekin lankidetzan hasi da gazteak automobilgintzaren sektorera erakartzeko eta prestatzeko eta, aldi berean, doktorego tesi eta ikerketa proiektuen ondorioz sortutako jakintza merkatura hurbiltzeko.

Horrela, bada, 2023/24 ikasturterako aurkeztu dituzten erronken bitartez, 4guneko fakultate eta eskoletako kideen talentua eta interesa automobilgintzaren sektoreko produkzioaren faseetara erakartzea lortu nahi dute, teknologiaren arloetan eta industria adimendunaren aplikazio eremuetan txertatzen diren askotariko gaiak eskainita.

Erronka bakoitzari buruzko informazio guztia eta parte hartzeko formularioa Gune+ komunitatean aurki daitezke: www.gunedigital.eus  

Era berean, erronka horien helburuak, norainokoak eta metodologia zehatz-mehatz azaldu ahal izateko, eta proiektuak non egingo diren aurkezteko, AIC Open University erakundeak eta 4gunek informazio saioa antolatu dute 2023ko irailaren 29an, 11:00etatik 13:00etara, AICren instalazioetan, Zornotzan.

Informazio saio horretara joateko izena eman behar da, helbide honetara mezu bat idatzita: 4gune@4gune.eus  

_____


Irudia: This is Engineering RAeng/Unsplash

Albisteak, lotutako berriak

  • 4gune Regional Skills Partnership

    4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

    4Gune

    Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

  • Irene Martínez, Cyber Surgery

    Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”

    4Gune

    Cyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.

  • Universities for Goal 13

    4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin

    4Gune

    SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.