Eguneratzeak erabiltzailearen esperientzia, nabigazioa eta komunitate digitalaren erabilgarritasuna hobetzen ditu, eta 250 parte hartzaile baino gehiagorekin finkatzen du bere ibilbidea

4gunek bere komunitate digitalaren marka berria kaleratu du. Eguneratze horrekin, Gune+, Industria Aurreratuarekin eta Kultura  eta Sormen Industriekin lotutako eragile akademiko eta profesionalen arteko konexiorako gune digitalak diseinu berri bat eta edukien arkitektura berri bat estreinatzen ditu, sinpleagoa eta intuitiboagoa, plataformaren erabiltzaile guztiei nabigazioa eta proiektuen kudeaketa errazten dizkiena.

Duela urtebete sortu zenetik, 250 pertsona baino gehiago batu dira Gune+ programara, lankidetza proiektuak bultzatzeko eta sinergiak ezartzeko beste erakunde edo profesional batzuekin.

Konektatu. Aurkitu. Parte hartu.

«Konektatu» atalean komunitateko parte hartzaileen profil guztiak kokatzen dira, eta horietako batean klik egitea nahikoa da solasaldi bat hasteko eta lankidetzan aritzeko.

"Aurkitu" atala biltegi nagusia da, eta bertan biltzen da orain erabiltzaileek eta komunitateko gidariek sortzen duten eduki guztia: albiste eta eduki berriak, produktuak, zerbitzu eta laguntzak, besteak beste.

Bestalde, «Parte hartu» atalean, erabiltzaile bakoitzak komunitatean argitaratzen diren jarduera guztiak aurkituko ditu: ekitaldiak, proiektuak, solasaldi taldeak eta abar. Eta dena eguneratuta egoteko eta proiektuak berritzen jarraitzeko.

Hau da Gune+-en etapa berri baterako abiapuntua, funtzionalitateak ezartzen jarraituko duena, etapa hori osatzen duten profesional guztiei beren helburuak lortzen laguntzeko. Oraindik ez bazara haren parte, sar zaitez hemen: https://gunedigital.eus/

 

Albisteak, lotutako berriak

  • 4gune Regional Skills Partnership

    4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

    4Gune

    Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

  • Irene Martínez, Cyber Surgery

    Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”

    4Gune

    Cyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.

  • Universities for Goal 13

    4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin

    4Gune

    SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.