Gurekin harremanetan jar zaitez zure erakundeko albisteak, lehiaketak edo beste jarduerak zabaltzea nahi baduzu.
4guneko -Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra- LinkedIn orrialde bat sortu dugu, Klusterra osatzen duten kideek egiten dituzten jarduerak zabaltzeko eta 4gunek bultzatutako proiektuak ikusarazteko.
Gure helburua egunero orrialdea eguneratzea da, Klusterreko kide guztien eta Euskadiko beste agente interesgarrien intereseko edukiarekin, 4.0 Industriaren esparruan. Bekak, lehiaketak, webinarak, ekitaldiak eta arlo guztietako edukiak batera egongo dira, komunitate osoaren eskura dagoen orrialde bakar batean.
Jar zaitez gurekin harremanetan, gure kontuaren bidez zure erakundean egiten diren albisteak, lehiaketak edo bestelako jarduerak zabaltzea nahi baduzu!
✉ Gure posta elektronikoaren bidez (4gune@4gune.eus) edo gure LinkedIn profilaren bidez ✉
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.