Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque, deialdi berria zabaldu du uztailaren 16ra arte
Zure erakundeak berrikuntzako ekimen edo esperientziarik jarri al du martxan azken hiru urteotan (2019-2021), eta proiektuak emaitza onak izan al ditu? Berrikuntzaren Euskal Agentzian, Innobasque, berrikuntzaren bila dabiltza, aldaketa garai hauetan.
Berrikuntzaren eta negozio-aukeren hiru esparru hartu dituzte ardatz, eta gutxienez horietako batekin lotura duten edo horiekin bat datozen kasuak bilatzen ari dira, emaitza onak izan dituzten kasuak. Hauek dira hiru esparruak:
- Eraldaketa digitala
- Iraunkortasuna
- Konpromisoa eta eraldaketa soziala
Sei ekimen berritzaile onenak Global Innovation Day jardunaldiaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira.
Uztailaren 16ra arte aurkez dezakezu zure ekimena.
Informazio gehiago: https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2021/
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.