Topaketen helburua da mugaz gaindiko proiektuak bultzatzea, hiru lurraldeetako osasun arloko erakunde publikoetako zein pribatuetako industriari.
Betiere ikertzaileen arteko lankidetzan. Topaketaren arrakasta izango da lankidetza horren beharraren lekuko.
Topaketa enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitate kideei eta, laburbilduz, Euskadi, Akitania Berria eta Nafarroako Osasun arloko berrikuntzako eragile guztiei zuzenduta dago. Jardunaldiak enpresen, ikertaldeen eta mugaz gaindiko lankidetza kasu arrakastatsuei buruzko hogeita hamar bat aurkezpen bizkor izango ditu. Eztabaida mahaiak ere izango dira euroeskualdeko arloalderdi garrantzitsuei buruz.
Gainera, hiru eskualdeotako erakundeen proiektu berritzaileak aurkeztuko dira. Gune bat B2B hitzorduetarako gordeko da esklusiban.
Urriaren 16 eta 17a Gipuzkoako Teknologia Parkean, Donostia – San Sebastianen
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.