Siemens Gamesak eta 4gune Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Euskadiko clusterrak atsegin handiz gonbidatzen zaituztete mahai-inguru honetara: “Energia-trantsizioaren erronkak eta lan-aukerak Euskadin”; ekainaren 8an izango da, 10:00etatik 11:30era, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11).
Eztabaida-mahai hori hautatu du Europar Batasunak, beste ekitaldi batzuekin batera, 2023ko Europako Aste Berdea ospatzeko.
Jardunaldiaren helburua da lan-merkatuko energia-trantsizioaren erronkaren dimentsioari eta aldaketa teknologiko azkarrei eta planetaren beroketaren arriskuari aurre egiteko behar diren eskumenei heltzea enpresa-ingurunearen, ingurune akademikoaren eta politikoaren esperientziatik eta ikuspegietatik.
Horretarako, euskal unibertsitateetako, Eusko Jaurlaritzako eta Euskadin presentzia duten energia-sektoreko enpresa nagusietako ordezkariak izango ditugu.
2020tik, Siemens Gamesak trantsizio energetikoari lotutako erronkak konpontzen parte hartzeko aukera eskaintzen die unibertsitateko ikasleei, Students4Sustainability programaren bidez. Euskadin, 4gune Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako clusterrarekin duen lankidetza emankorrari esker gauzatzen da programa hori.
Ekitaldia Xabier Ochandiano Martínezek, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkaria, Miren Artarazek, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta 4gune klusterreko zuzendariak inauguratuko dute, eta mahai-ingurua izango da ondoren, José Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Clusterreko zuzendaria moderatzaile dela.
Hizlari gisa, hauek hartuko dute parte:
• Iker Echarri, Siemens Gamesako Talentuaren eta Lidergoaren Garapeneko zuzendaria.
• Leire Hormigo, Iberdrolako Talentuaren eta Garapenaren arloko Iparraldeko arduraduna.
• María Gaztelu, Petronorreko talentu-kudeatzailea.
• Pablo Garcia Bringas, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Nazioarteko Gaietako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea.
• Alberto Oleaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Enpresarekiko Harremanetako zuzendariordea (EHU).
• Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko zuzendari akademikoa.
Albisteak, lotutako berriak
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.
-
Aiser Albizu: "Behar sektorialei erantzungo dien lankidetza-eredu berria behar dugu, diziplinartekotasunetik eta kualifikazio handiko talentutik abiatuta.”
4GuneBIOLAN, berriki 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso duena, 4gune + PARKE Programaren lehen edizioan parte hartu duen enpresetako bat da. Elkarrizketa honetan, Asier Albizuk, BIOLANeko CEOk, bere erakundea aurkeztu digu, bai eta Enpresa + Unibertsitatea lankidetzaren ikuspegia ere, konponbideak garatzeko, ezagutza transferitzeko eta talentua erakartzeko.