Programa hau Siemens Gamesa Renewable Energyko Gizarte Konpromisoaren Departamentuaren, 4gune klusterraren eta KSIgune klusterraren arteko lankidetzaren emaitza da
4gune Klusterrak, KSIgune Klusterrak eta Siemens Gamesa Renewable Energy-k (SGRE) bultzatutako lankidetzaren esparruan, #Students4Sustainability programa gauzatu da. Proiektu horrek energia-trantsizioari heltzen dio irtenbide iraunkorren bidez.
Oraingo honetan, hiru proiektu aukeratu dira, bat EHUko Bilboko Ingeniaritza Fakultateak aurkeztua, beste bat Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta beste bat Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, SGREk finantzatuak. Hautatutako proiektuak hauek dira:
- Application of convolutional neural networks to the fast simulation of fluid dynamic systems
- Irakaslea: Ekaitz Zulueta
- UPV/EHU – Bilboko Ingeniaritza Fakultatea
- Design and assembly of a single-phase wind turbine
- Irakaslea: Erik Garayalde
- Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoa
- SUSTSKILLS: Skills and Competences for the Development of Sustainability in the Engineering Area
- Irakaslea: Aitor Goti Elordi
- Deustuko Unibertsitatea -- Ingeniaritza Fakultatea
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.