Online ekitaldi hau irailaren 28an izango da, 15:00etan
Ekitaldi honen helburua jardunbide onenak aurkeztea da, baita Gales eta Euskadi bezalako herrialdeak epe luzerako lankidetza-harremanak lortzeko abiarazten ari diren erronka eta ekimen handiak ere, gizarte osoari mesede egingo diotenak, garapen ekonomiko eta sozialari lagunduz.
Ekitaldia Kevin Morganek (Gales) eta Igor Campillok (Euskadi) zuzenduko dute, eta honako hauek hartuko dute parte:
- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
- Kellie Beirne, Cardiff Capital Regioneko zuzendari exekutiboa
- Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4Gune klusterreko zuzendaria
- Phil Brown irakaslea, Review of Digital Innovation for the Economy and the Future of Work in Wales lanaren egilea
- Sara de la Rica, Iseak Fundazioko zuzendaria eta EHUko Ekonomia irakaslea
- Chris Taylor irakaslea, SPARKeko zuzendaria [Social Science Research Park], Cardiffeko Unibertsitatea
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren erabateko babesa du, eta haren estrategiaren arabera, unibertsitatearen konpromisoa ez ezik, Galesekiko lankidetza ere bada; izan ere, bi herrialdeek unibertsitateentzako ingurune hobea eskaini nahi dute, enpresen eta gizarte zibilaren parte-hartzeari dagokionez.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.