Gune+ Industria Adimendunarekin eta Kultura- eta Sormen-industriekin zerikusia duten eragile akademikoak eta profesionalak konektatzeko gune digitala da.

4gunek, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra, eta KSIgunek, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Klusterra, Gune+ komunitatearen YouTube kanala inauguratu dute.

Bere helburua 4gune eta KSIgune klusterren barruan egiten diren ekintzak zabaltzea eta bi ekosistemak osatzen dituzten zentro, fakultate eta erakundeei garrantzia ematea da.

Era berean, hemeroteka honen sorrera Gune+ komunitatean bi ekosistemen esparruan bultzatutako ikasleen proiektuak ikusarazteko interes nagusitik sortu da, dagoeneko 400 parte-hartzaile baino gehiago baititu.

Egin bat Gune+ekin!

Gune+ komunitatearekin bat egiteko sakatu hemen.

Youtube Gune+ kanal berrian izena emateko sakatu hemen

 

Albisteak, lotutako berriak

  • 4gune Regional Skills Partnership

    4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

    4Gune

    Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

  • Irene Martínez, Cyber Surgery

    Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”

    4Gune

    Cyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.

  • Universities for Goal 13

    4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin

    4Gune

    SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.