4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiarako Prestakuntza Klusterrak eta Parke - Euskadiko Parke Teknologikoak unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

4gune + Parke Programaren helburuetako bat talentua erakartzea eta enpresa eta unibertsitatearen arteko ezagutza transferitzea da, PARKEko campusetako enpresek identifikatutako industria adimendunaren erronkei erantzuteko.

Programaren lehen edizio honetan, 4gune klusterra osatzen duten fakultate eta eskolek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte honako erronka hauei erantzuteko:

Enpresa

Erronka

Basquevolt

Jabetza intelektualeko eta adimen lehiakorreko aktibo ukiezinak kudeatzeko plataforma garatzea

Basquevolt

Katodoaren material aktiboaren propietateek elektrodoaren fabrikazioarekin eta errendimendu elektrokimikoarekin duten korrelazioa ulertzea

Basquevolt

Gainazala aldatuz egonkortutako litiozko anodo metalikoak garatzea

Basquevolt

Maila baxuko datuak eskuratzeko sistemen prototipatze-ingurunea garatzea, mikrokontrolagailuetan oinarrituta

Biolan

Enpresan C02 isurien aurrezpena bistaratzea

Cyber Surgery

Hornidura-katea definitzea eta abian jartzea


Parte hartu nahi dutenek https://gunedigital.eus komunitate birtualean izena eman dezakete eta Parte hartu/Deialdiak atalean sartu. Proposamenak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 16a da.

Programa honetan eta gaur egun irekita dauden beste deialdi batzuetan parte hartzeko oinarriak eskuragarri daude 4gune Baliabideak atalean.

Albisteak, lotutako berriak

  • 4gune Regional Skills Partnership

    4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

    4Gune

    Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

  • Irene Martínez, Cyber Surgery

    Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”

    4Gune

    Cyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.

  • Universities for Goal 13

    4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin

    4Gune

    SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.