Bi ikerketa proiektuak Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresak finantzatu ditu, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin duen lankidetzaren esparruan. Kluster horretan parte hartzen dute, halaber, beste unibertsitate zentro batzuek, hala nola Deustuko Ingeniaritza Fakultateak. RENSKILL eta S4SYMB energia berriztagarrien eta energia efizientziaren arloko gaitasunak identifikatzera bideratuta daude.
#Students4Sustainability programaren barruan martxan jarri ondoren, RENSKILL (1) eta S4SYMB (2) egitasmoek ezagutza zientifikoa sortzen laguntzen jarraitzen dute, kasu honetan inpaktu handiko argitalpen batekin. Zehazki, proiektuen emaitzak Environmental Sciences Europe aldizkarian argitaratzea lortu da. Aldizkari hori Journal Citation Reports (JCR) eta Scimago Journal Rank (SJR) zerrendetako lehenengo kuartilean (Q1) dago indexatuta.
Proiektu horien ikertzaile nagusi Aitor Gotiren arabera, #Students4Sustainability programaren hirugarren deialdiaren bitartez erakunde horien babesa “giltzarria izan da arrakastok lortu ahal izan dituzten ikasleen talentua hurbildu ahal izateko”.
‘Identifying the skills requirements related to industrial symbiosis and energy efficiency for the European process industry’ artikuluak industria sinbiosiarekin eta energia efizientziarekin lotutako trebetasunen betebeharrak identifikatzen ditu etorkizuneko Europako prozesuen industriarako. Testuaren hasieran, Europako industria eraldatzeko beharra aipatzen da, ekoizpen jasangarri baten beharrari aurre egiteko.
Idatziaren helburua da aldaketa horiei aurre egiteko lan indar trebea eta gaitua sortzen laguntzea, bide hori egiteko behar diren trebetasunak eta abileziak identifikatuz, bai eta energia efizientziarekin eta industria sinbiosiarekin lotutako lan profilak ere, sektore energetikoki intentsiboetan, eta lanpostu horien etorkizuneko trebetasun beharrak identifikatzeko tresna bat aurkeztuz.
Lana bat dator lanpostuak definitzeko eta sailkatzeko ESCO (European Skills, Competences, Qualifications and Occupations) sistema europarrarekin. Hori horrela, oinarri komun bat ezartzen da beste ikasketa batzuekin, Europar Batasunaren betebeharrekin bat datozen gaikuntza planen bidez lagundu ahal izateko.
Informazio gehiago:
#Students4Sustainability programa Siemens Energy enpresaren Gizarte Konpromisoaren arloko Sailak sustatzen du, Euskadiko 4gune – Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterrarekin eta KSIgune - Kultura eta Sormen Industrien Klusterrarekin lankidetzan.
Erreferentziak:
1. RENSKILL Etorkizuneko energia berriztagarrien sektoreko profesionalek behar dituzten trebetasunen eta gaitasunen identifikazioa
2. S4SYMB Energia efizientzia eta industria sinbiosia maximizatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak
-------
Irudia © The Jopwell Collection/Unsplash
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.