Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Plan horretan, jakintza- eta teknologia-azpiegitura garrantzitsutzat jotzen da 4gune trebakuntzari eta enpresen I+Ga sustatzeari dagokienez, betiere Unibertsitatea+Enpresa elkarlanaren ikuspegitik begiratuta.

ZTBP 2030 da Eusko Jaurlaritzak garatutako ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+B) prozesua babesteko politika eta jarduera guztiak integratu eta koordinatuko dituen erreferentziazko esparrua. Politika horien barruan, hezkuntzaren eremuan honako hauek sartzen dira: Lanbide Heziketako Plan Estrategikoa eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Plan Estrategikoa, bai eta Enpresa+Unibertsitatea Euskal Estrategia  eta STEAM Euskadi Estrategia ere.

Hezkuntza, beraz, bikaintasun zientifikoa lortzeko eta talentua sustatzeko funtsezko elementua da, betiere Espezializazio adimenduneko RIS3 Estrategiaren esparruan.

I+Ga eta berrikuntza babesteko tresna eta eragileei dagokienez, ZTBP 2030 planean 4gune – Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Euskal Klusterra aipatzen da –Euskampus Fundazioa izanik koordinatzaile–, eta lankidetza sistemikoko azpiegituratzat hartzen da, euskal RIS3ren agertoki berrian Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko lankidetza sendotu dadin.

Lankidetza-ereduei eta baterako sorkuntzako mekanismoei (gaitasunen mapa, adimen teknologikoaren mugaz gaindiko laborategia, Unibertsitatea+Enpresa programa, programa exekutiboa eta abar) esker, 4gunek honako hauek lortzen laguntzen du:

  • Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza indartzea, hezkuntza-komunitatearen eta industria-sektorearen arteko lotura handiagoa izan dadin.
  • Euskampus Fundazioarekin lankidetzan, bikaintasuneko ikerketa sustatzea, ezagutza, gaitasun, teknologia eta irtenbide berriak sortzeko eta zabaltzeko oinarri den aldetik.
  • ZTBP 2030 planean funtsezkoak diren alderdien kudeaketa estrategikoan laguntzea, zeharkakotasuna sustatuz, hainbat eremu eta mailatan eraginez eta sistemaren kanpoko lankidetza bultzatuz.

Horren ondorioz, 4gunek ekosistema sendo bat sustatzen du talentu ikertzailea eta teknologikoa trebatzeko, gaitzeko eta garatzeko, eremu ekonomiko eta sozialen arteko loturak sendotuta.

---------

Iturria:

Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030 (PCTI 2030)

Irudia:

© ThisisEngineering RAEng / Unsplash

Prentsarako kontaktua:

4gune@4gune.eus 

Albisteak, lotutako berriak

  • 4gune Regional Skills Partnership

    4gune, Europako Regional Skills Partnership berria

    4Gune

    Europako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.

  • Irene Martínez, Cyber Surgery

    Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”

    4Gune

    Cyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.

  • Universities for Goal 13

    4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin

    4Gune

    SDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.