Euskal klusterrak, 4gune - Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia, eta KSIgune - Kultura eta Sormen Industriak, Unibertsitatearen eta Industriaren arteko Urteko Elkarreragin Biltzarrean aurkeztu dira.
Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta 4gune Klusterraren zuzendaria; Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendaria; eta Ruth Mayoral, Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduraduna, ekainaren 14an aurkeztu zuten "Clustered Higher Education: an impact-driven quadruple helix model in Basque Country for University Business Cooperation" kasuaren azterlana.
Enpresen eta euskal goi-mailako hezkuntzaren arteko lankidetza sustatzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren klusterizazio-estrategia, esparru akademiko eta industrialetatik etorritako Europa osoko 400 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztu zen.
2022 UIIN Conferencek konferentzia honen 10. urteurrena ospatu du, 2022ko uztailaren 14 eta 15ean, Amsterdamen, bere jaioterrian. Unibertsitatearen eta industriaren arteko loturari eta elkarrekintzari, unibertsitate ekintzaile eta konprometituei eta goi-mailako hezkuntzaren etorkizunari eskainitako ekitaldi global handiena da. Hitzaldi honek aukera ematen du arloko azken ezagutzak eta praktikak partekatzeko, bai eta norbanakoen eta erakundeen lorpenengatik aintzatespena lortzeko ere.
Informazio gehiago
- UIINen webgunea, Sareari eta konferentziari buruz gehiago jakiteko.
- 2022ko hitzaldiari buruzko laburpen-bideoa.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune, Europako Regional Skills Partnership berria
4GuneEuropako Batzordeak Gaitasunen aldeko Europako Itunaren 4. urteurrenaren esparruan aitortutako ekimenen artean sartu du 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra; bai 4gune, bai bere ekosistema lagungarri izango dira Euskadiko talentua eta lehiakortasuna garatzen 2030erako.
-
Irene Martínez: “4gune + PARKE Programak talentuaren eta tokiko industria aurreratuaren alde lan egiten laguntzen digu”
4GuneCyber Surgery enpresa, kirurgia robotiko aurreratuan espezializatua, erakunde aitzindaria da bere sektorean. Talentua erakartzeko eta leialtzeko estrategiaren esparruan, enpresak 4gune + PARKE programan parte hartu du. Irene Martínezek, Cyber Surgeryko HR & Administration Manager-ek, industriarako profil berrien beharraz eta erronka horri erantzuteko Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
4gunek bat egin du “Universities for Goal 13” mundu mailako lehiaketarekin
4GuneSDSNko kide diren Euskadiko erakundeetako, hau da, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak NBEren mundu mailako lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude, trantsizio energetikoari heltzeko. Edizio honetan, 4gunek bi erakundeei lagunduko die eskaera eta hautaketa prozesuan.